2022/01/16 08:00

Mendi irteera

Mendi irteera
Tolosa

Oargi mendi elkarteak Txindoki mendira irteera antolatu du. Larraitzetik aterako dira eta bide normaletik hasiko dira igotzen, gero hegoaldeko paretan dagoen kanal batetik igoko dira eta ondoren ertzetik oinez tontorrera. Jaitsiera mendiaren iparraldetik doan bidetik egingo dute.

Ibilbidea bost ordu ingurukoa izango da eta 943 metroko desnibela dauka. Izena emateko orgimendi@gmail.com.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!