Urte hasieran ohikoa den moduan, Tolosaldeko Atariak bertso jaialdia antolatu du aurten ere. Tolosako Leidor aretoan izango da urtarrilaren 22an, larunbata, 18:00etan hasita, eta Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal eta Iker Zubeldia ariko dira bertsotan eta Amaia Agirrek egingo ditu gai-jartzaile lanak.
Atarikideek 15 euro ordaindu beharko dute sarrera bakoitzeko, eta gehienez bi sarrera erosi ahalko dituzte prezio horretan. Bi sarrera baino gehiago erosi nahi izanez gero, sarrera bakoitzarengatik 17 euro ordaindu beharko dituzte. Atarikide ez direnek berriz, 17 euro ordaindu beharko dituzte.
Geratzen diren sarrera horiek agortzean, 500 laguneko aforoa beteko da eta ez da sarrera gehiagorik salduko.