Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, 157 positibo berri atzeman zituzten atzo adinekoen zentroetan, tartean, Tolosako Uzturre zentroan, 9 positibo.
COVID-19an sendatu berriak 41 direla ere azaldu dute. Denera, iazko azaroaren 29tik 251 positibo aktibo daude, 91 sendatu eta 5 pertsona hil dira zentroetan. Erreferentziazko zentroetan, berriz, 44 positibo daude une honetan.