'Tolosa, kulturaren plaza', 2023ko egutegia osatzeko gaia

Ataria 2022ko urtarrilaren 4a

Tolosanklisk argazki lehiaketarako gaia aukeratu du Tolosako Udalak; adierazi dutenez, herrian egiten diren kultur ekintzek duten garrantziari "aitortza" egin nahi die.

2023ko Tolosako Egutegia osatuko duten argazkiak aukeratzeko Tolosanklisk argazki lehiaketaren aurtengo gaia erabaki du Tolosako Udalak: Tolosa, kulturaren plaza. "Azken urteetan, Tolosa erreferente bihurtu da kultura arloan, eta herrian egiten diren kultur ekintzek duten garrantziari aitortza egin nahi zaio gaiaren bitartez", adierazi dute udaletik.

Urtero bezala, herritarrek Tolosanklisk.tolosa.eus webgunearen bidez hartu ahal izango dute parte lehiaketan. "Lanak aurkezteko epeak eta lehiaketaren oinarriak aurrerago emango dira jakitera, baina dagoeneko tolosarrak argazkiak ateratzen eta prestatzen hasi daitezke", gaineratu dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!