2022ko tasa eta zergetan hobariak eskatzeko epea zabaldu du Tolosako Udalak

Ataria 2022ko urt. 3a, 10:45

Otsailaren 15era bitarte egin daitezke eskakizunak; bestetik, familia ugariagatiko hobarien eskakizuna berritu beharko dute familiek aurten.

2022ko tasa eta zergetan hobariak eskatzeko epea ireki du Tolosako Udalak, eta interesa dutenek. Ondasun higiezinen zergan eta ibilgailuen gaineko zergan familia ugarientzako hobaria, ibilbaigu elektrikoena eta hibridoena edota hondakinen tasaren hobaria eskatzeko bete beharreko baldintzak, bete beharreko dokumentazioa eta eskaera orriak eskuragarri daude hemen. Aurten, berrikuntza gisa, 30 urteko gutxieneko antzinatasuna duten ibilgailuentzako hobaria ofizioz egingo da.

Bestetik, orain arte familia ugariagatiko hobarien onuradun izan direnek, eskakizunak berritu beharko dituzte aurten hobariak izaten jarraitzeko. Urtez urte, automatikoki berritzen zen familia ugariagatiko hobariaren onuradunen zerrenda, ondasun higiezinen gaineko zergan eta/edo trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan. 2022ra begira, ordea, araudi berriaren ondorioz, familia ugariek berriro egin beharko dituzte hobarien eskakizunak.

Herritarrek otsailaren 15era bitarte egin ditzakete eskakizunak. Telematikoki egitea gomendatzen da, hemen sakatuz. Eskakizuna online egiteko beharrezkoa da identifikazio elektronikoa izatea (NAN elektronikoa, BakQ…). Tolosan ere lortu daiteke Baqk ziurtagiria, udal bulegoetan edo Kzgunean, aurrez hitzordua eskatuta; Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 600 gune baino gehiago daude (Izenperen webgunean dago bulegoen zerrenda).

Hobarien eskaerarako zalantzarik izanez gero, edota bestelako argibideetarako, 943 654 466 telefonora deitu (Tolosako Udaleko Errenta Saila) edo errentak@tolosa.eus helbidera mezua idatzi behar dute herritarrek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!