Euskal Herriko Gazte Orkestraren kontzertua, bertan behera

Ataria 2021eko abenduaren 29a

Tolosan eta hiru hiriburutan eskaini behar zituzten emanaldiak, baina positibo berriak atzeman dituzte taldean.

Euskal Herriko Gazte Orkestrak kontzertu bereziak eskaintzeko asmoa zuen datozen egunetan, neguko programari hasiera emateko. Hilaren 31n, Urtezahar egunean, Tolosako Leidor aretoan eskaini behar zuten kontzertua. Horrez gain, urtarrilaren 2an Donostian, 3an Bilbon eta 4ean Gasteizen ziren aritzekoak. Hala ere, COVID-19 gaitzaren positibo kasuak atzeman dituzte musikarien artean, eta beraz, bertan behera utzi behar izan dituzte kontzertu guztiak. Tolosako saiorako sarrera erosita zutenek, Leidorreko leihatilara joan beharko dute, dirua jasotzeko.

Hona Euskal Herriko Gazte Orkestrak Facebookeko bere orrialdean argitaratutakoa:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!