Urtekaria 2021

Botikina lortu dute Amarotzen

Ataria 2021eko abenduaren 30a

Amarotzen kokatutan zegoen farmazia Larramendi auzora lekualdatu ostean, Amarozko Auzo Elkarteak eskatuta, Tolosako Udalak Amarotz auzoan botikina jartzeko egokitasuna baloratzeko eskaera egin zion Osasun Sailari 2020ko urtarrilaren 29an.

Uztailaren 27an, Farmazia Zuzendariak aipaturiko eremuan botikina jartzea bidezkoa ez zela ebatzi ondoren, ebazpen honen aurkako errekurtsoa jarri zuen udalak. Udalak aurkeztutako dokumentazioa aztertu ostean, Tolosa farmazia bulegoz hornituta egonda ere, urruntasunagatik eta gertuen dagoen establezimenduarekin harremanetan jartzeko zailtasunagatik, ontzat eman zen botikina ezartzeko eskaria eta urtarrilaren 5ean onartu zen ezarritako errekurtsoa. Gauzak horrela, Eusko Jaurlaritzak botikina jartzeko baimena eman zuen urtarrilaren 14an.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!