Eskubideen urraketak behin betiko amaitzea eskatu du Sarek

Ataria 2021eko abenduaren 24a

Tolosako Sarek deituta, manifestazio jendetsua egin dute iluntzean, Tolosako Triangulotik abiatuta. 

Espetxe politikan hain beharrezkoa den erabateko aldaketa sustatzeko hainbat mobilizazio iragarri zituen Tolosako Sarek hila honetarako, eta gaur egin dute lehena Triangulotik abiatuta. Izan ere, Tolosako Saren ustetan “bizikidetza ezinezkoa da euskal presoei aplikatzen zaien salbuespen legeriak eragindako eskubide urraketa desagertzen ez bada”. Horregatik, Elkarbizitzarako. Bakerako. Etxerako bidean lelopean, 

eskubideen urraketei amaiera ematea eskatu dute gaurko mobilizazioan parte hartu duten Tolosako Sare herritarreko kideek.

Datorren ekitaldiak abenduaren 26an 13:00etan, Donostian, eta abenduaren 31ean arratsaldeko 18:00etan, Trianguloan egingo dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!