Covid ziurtagiriaren eta aire librean maskararen erabileraren "oinarri sanitario eza" salatu dute

Ataria 2021eko abenduaren 24a

Tolosaldeko Gazte Koordinadora Sozialistak elkarretaratzea egin du gaur arratsaldean Tolosako Trianguloa plazan. Bilbon urtarrilaren 29an egingo den manifestaziora joateko deialdia ere zabaldu dute.

Enpresari handiek eta politikari profesionalek pandemiari eman dioten erantzun autoritarioari aurre egin! lelopean mobilizazioa egin du GKS-k. Bertan hiru puntu azpimarratu dituzte: "1. Aire librean musukoaren derrigorrezko erabilera ezartzeak ez dauka oinarri epidemiologikorik, oinarri autoritarioa baizik. 2. Izurriteari aurre egiteko militarrak mobilizatzeak, osasunaren izenean egoera militarizatzen du eta autoritarismoa normalizatzen du. 3. Covid ziurtagiria ez da osasun aterabidea, kontrol soziala areagotzen duen neurria baizik".

Elkarretaratzearen amaieran irakurri duten oharra osorik:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!