Olentzero eta Mari Domingi bisitan etorri dira Tolosara

Leyre Carrasco 2021eko abenduaren 24a

Goizeko 11:00etan zabaldu dute Gure Zirkuko karpa, eta egun guztian zehar izango dira bertan.

Urteroko hitzorduari huts egin gabe, Olentzero eta Mari Domingi bisitan etorri dira Tolosara. Iaz bezala, aurten ere San Esteban auzoan kokatuta dagoen Gure Zirkuko karpan izango dira gaztetxoen eskutitzen esperoan. Herritarrek, egun guztian zehar, txanda desberdinetan gerturatzeko aukera izango dute, baina, ezinbestekoa izango da gonbidapena eramatea, Bibe plataformatik lortu daitekeena.

Horrez gain, bertaratzen direnek Tolosako erraldoiekin argazkiak egiteko aukera ere izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!