2022/06/17 20:30
Antzerki tailerreko kideen emanaldia, Leidorren. 'Naiz'.
Alfredo Sanzolen 'Sí pero no lo soy' lanaren egokitzapena da. Elena Aranbarrik idatzitako beste bi pieza ere sartu dira, beraiek eta besteak nor diren jakin nahi duten pertsonaia batzuen istorioek osatzen dutena. "Belaunaldi guztiak zeharkatzen dituen erradiografia da, egunero egiten dugunaren gainetik eta azpitik gertatzen zaiguna. Airera galderak botatzen ditugu: nor gara? Eta nor dira besteak? Gizarteak identitate bat eskatzen digu, guk besteei identitate bat eskatzen diegu, baita geure buruari ere, baina ba al dago, baina ba al dago identitate hori? Eta gainera, aldagarria da?".
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?