Antxon Elosegiren liburuarekin jasotako dirua Zutani elkartearentzat

Ataria 2021eko abenduaren 22a

Liburuaren salmentatik jasotakoa Zutani elkartera bideratu dute, eta berdin egingo dute geratzen diren aleekin.

Ekainean argitaratu zuten Joxemari Iturralde idazle tolosarrak Antxon Elosegiri buruz idatzitako Desgranando una vida liburua. Bada, salmentarekin jasotako dirua Zutani elkarteari eman diote, eta geratzen diren aleekin ere gauza bera egingo dutela azaldu dute.

Babel liburu-denda, Aranguren arropa denda, Topic zentroa, Zabala estankoa, Guki ekogunea, Soronea eta Ibarrako estankoan eskuratu ahalko dira liburuak, urtarrilaren 5era arte.

Zutani elkartetik azaldu dutenez, "aukera ederra da gure herriko kultura eta historia hauspotzen duen eta bertakoa den oroigarri bat oparitzea, gainera helburu sozial eta solidarioa duela jakinik". Era berean, eskerrak eman dizkiete liburuaren salmentan lagundu dieten saltoki guztiei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!