Urte berria hasterako kultur agenda prestatu dute Tolosan

Ataria 2021ko abe. 21a, 19:59

Ekainera bitarteko kultur eskaintzaz gozatzeko, eszena bonuak eskuragai jarri dituzte; hamar saiotarako bonuak 50 euro balio du eta saio bakoitzerako bi sarrera erabil daitezke.

Datorren urteko kultur agendari begira jarri da Tolosako Udala, eta lehen seihilekorako prestatu dutena aurkeztu dute. Izarne Iglesias kultura zinegotziak esan duenez, «2022 urteari hasiera behar bezala emateko, kultur egitarau indartsua» antolatu dute.

Programazioa aurkeztu badute ere, ikuskizun horiez gain gehiago ere izango direla aurreratu du Iglesiasek. Momentuz, antzerkia, haur ikuskizunak, musika emanaldiak, bakarrizketak, dantza eta beste hainbat ikuskizunetarako aukera izango da, Leidor aretoan zein Topic zentroan. Artista eta talde ezagunak gerturatuko dira Tolosara: besteak beste, Ruper Ordorika, Oscar Terol, Haatik dantza konpainia edota Ismael Serrano. Gaur eguerdian egindako aurkezpenean Ados teatroko Ainhoa Aierbe aktoreak eta Haatik dantza konpainiako Aiert Beobidek hartu dute parte. Aierbe urtarrilaren 28an eta martxoaren 18 igoko da Leidorko oholtzara, hurrenez hurren, Kopaz kopa antzezlanarekin eta Kutxidazu bidea, Ixabel musikalarekin, eta Beobide zuzendutako Haatik konpainiak bere lan berria erakutsiko du Leidorren, martxoaren 11n: Ur bizitan.

Ikuskizunetarako sarrerak dagoeneko salgai daude Kutxabanken webgunean edo Leidorreko leihatilan. Eta eszena bonuak ere eskuratu daitezke datozen egitaraurako. Eszena bonuak udalak antolatutako ikuskizunetarako 10 sarrera deskontuarekin eskuratzeko aukera ematen du eta saio bakoitzerako bi sarrera erabili ahalko dira gehienez bonu beretik. 10 saiotarako bonuak 50 euroko prezioa izango du, eta hortaz, sarrera bakoitza erdi prezioan eskuratuko da.

Horrez gain, zine bonuak ere eskuragarri daude dagoeneko, eta ohiko moduan, 2022ko urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra bitarte erabili ahal izango dira. Orain arte bonu horiek helduentzako filmetarako soilik ziren baliagarriak, baina, abendutik aurrera, haurrentzako filmentzako ere balioko dute.  

Kultur egitaraua

Eguna

Ikuskizuna

Ordua

Lekua

Urtarrilak 4

Gabonak Gabon – Kiliklon

18:00

Leidor

Urtarrilak 8

Go!azen

12:30 eta 16:30

Leidor

Urtarrilak 14

Islak – Mikel Azpiroz

20:30

Topic

Urtarrilak 21

Gu primer! – Xentimorik gabe

20:30

Leidor

Urtarrilak 22

Ataria bertso jaialdia

18:00

Leidor

Urtarrilak 23

Erdi aroko ipuin magikoa – Oliver Magoa

12:00

Leidor

Urtarrilak 28

Kopaz kopa – Ados teatroa

20:30

Leidor

Otsailak 5

Perez sagutxoa – Glu glu teatroa

18:00

Leidor

Otsailak 11

Amours eta toujours – Ruper Ordorika

20:30

Leidor

Martxoak 4

Oscar Terol

20:30

Leidor

Martxoak 11

Ur bizitan – Haatik dantza konpainia

20:30

Leidor

Martxoak 18

Kutxidazu bidea, Ixabel – Demode Quartet

20:30

Leidor

Martxoak 25

Lehendakarigaia – Txalo produkzioak

20:30

Leidor

Apirilak 1

Euskal danbolinaren aroak – Ansorena-Senperena

20:30

Leidor

Apirilak 8

Arima – Amaia Elizaran - Lian O'Maonlai

20:30

Leidor

Apirilak 9

Pirritx, Porrotx eta Marimotots

2 saio

Leidor

Apirilak 20

Abraham Cupeiro Trio – Tolofolk

20:30

Topic

Apirilak 22

Xabi Aburruzaga Band – Tolofolk

20:30

Leidor

Apirilak 29

Lof-ladies on fight – Eva Guerrero

20:30

Leidor

Apirilak 30

Leihoak – Teatro Paraiso

18:00

Topic

Maiatzak 6

Ismael Serrano

20:30

Leidor

Maiatzak 13

Duke Elligtonen kontzertu sakroa – Musikene Big Band

20:30

Leidor

Maiatzak 20

Verso a verso – Charo Lopez

20:30

Leidor

Ekainak 11

Dantza tailerreko emanaldia

2 saio

Leidor

Ekainak 17

Antzerki tailerreko emanaldia

20:30

Leidor

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!