Irati Lakunzak Espainiako bi errekor berri ezarri ditu

Ataria 2021eko abenduaren 20a

Espainiako bi errekor berri ezarri ditu Irati Lakunza igerilari tolosarrak: 400 metrotako ur gaineko proban eta 400 metrotako eskafandra proban.

Urtea bukatzeko, Hegats Igeriketako Espainiako Federazioak kontrol saioak antolatzen ditu, munduko txapelketara joateko aukera duten igerilarientzat. Proba horietan, Espainiako bi errekor berri ezarri ditu Irati Lakunza igerilari tolosarrak: 400 metrotako ur gaineko proban, 3.18,59ko denborarekin, eta 400 metrotako eskafandra proban, 3.11,44ko markarekin. Kolonbian jokatuko den Munduko Txapelketara joateko "aukera handia" duela adierazi dute bere prestatzaileek. "Fadurako (Getxo) entrenamendu gogorrak emaitza ederrak ematen ari dira", gaineratu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!