Zine programazioaren inguruko iradokizunak egin ahalko dituzte tolosarrek

Ataria 2021eko abenduaren 17a

Galdetegi bat sortu dute egungo eskaintza baloratzeko eta proposamenak jasotzeko; gaurtik aurrera 'online' bete ahalko da eta aurrez aurrea abenduaren 20tik aurrera.

Tolosako Udalak "zerbitzuen etengabeko hobekuntza bermatzeko eta hainbat herritarren eskaerari erantzunez", zine programazioaren inguruko iradokizunak jasoko ditu. "Helburua da erabiltzaileen feedback-a jasotzea eskaintzan hobekuntzak eta egokitzapenak egin ahal izateko", esan dute.

Horretarako, galdetegi bat sortu dute zine ikusle diren tolosarrek egungo zine eskaintza baloratzeko aukera izan dezaten, eta haien iradokizunak jasotzeko. Batez ere zine ikusleentzat zuzendutako galdetegia da, baina Tolosako zinearen inguruko kezka duen edonork bete dezake.

Galdetegia online bete daiteke euskaraz edo gaztelaniaz gaurtik aurrera, edo aurrez aurre abenduaren 20tik aurrera Leidorren, kultur etxean eta liburutegian, urtarrilaren 10era arte. Gune horietan paperean egongo dira galdetegiak eta iradokizunak jasotzeko kutxak jarri dituzte.  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!