170 igerilari inguru elkartuko dira XXI. Paco Sanchez Sarian

Ataria 2021eko abenduaren 16a

Tolosako Usabal igerilekuan XXI. Paco Sanchez Saria izango da jokoan larunbat honetan, 15:30etik aurrera. Tolosaldea IKT taldeak antolatzen du eta guztira 170 igerilari inguru izango dira, benjamin eta alebin mailakoak.

Tolosaldea IKTko igerilariez gain, Azpeitia, Zarautz, Hernani, Lasarte eta Donostiako Fortuna taldekoak izango dira lehian.

Bi txandatan lehiatuko dira igerilariak, eta antzeko proba izango du bakoitzak. Txikienak hasiko dira lehendabizi, eta 50 metroko probetan parte hartuko dute, igerilari bakoitzak aukeratu duen estiloan. Ondoren, handienek parte hartuko dute, eta hauek 100 metroko probak izango dituzte. Azkeneko saria orain bi urte egin zen, eta orduan 300 igerilaritik gora izan ziren Usabal igerilekuan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!