Iraupen eskiko ikastaroak antolatu ditu Zumardiak

Ataria 2021eko abenduaren 15a

Zumardia elkarteak aurten ere iraupen eskiko ikastaroak martxan jarriko ditu, eta haurrei eta helduei zuzenduta izen ematea ireki du.

Iraupen eskiko ikastaroak martxan jarri nahi ditu Zumardia elkarteak. Helduentzat duten maila dutela, edo ume hasi berrientzat, edo bi asteburutan gozatu eta oinarriak sendotu nahi dutenentzat izango dira ikastaroak.

Bi ikastaroetan izena emateko Zumardiako webgunean estekak jarri dituzte. Lehen ikastaroa urtarrilak 8 eta 9an izango da, eta bigarren saioa urtarrilak 29 eta 30ean. Eta bigarren ikastaroa, berriz, urtarrilak 15-16 eta otsailak 5-6ean egingo dute. Ezingo dira ikastaro bateko eta besteko egunak nahastu.

Taldeak osatzeko taldearen kopuru minimo sei pertsonakoa izango da, eta gehienez 10 pertsonek eman dezakete izena. 2015ean jaioak bai, baina gazteagorik ez dute onartuko. 2014-2012an jaiotakoekin maila edota adinaren arabera bi talde egitea aurreikusten dute, eta 2011-2006an jaiotakoekin ere. Eta helduen kasuan ere irakaslearen balorazioaren arabera bi talde eta bi ordu eguneko aurreikusi dituzte.

Informazio gehiago nahi duenak Zumardiaren web orrian aurkituko du.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!