Azken asteetako eurite, uholde eta luiziek hainbat eremutan eragin dituzte kalteak, eta horietako bat izan zen Bedaiora doan errepidea. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumena da, eta dagoeneko konpontzen ari dira. Bidearen egoera txarra dela eta, eskolako haurren autobus zerbitzua kaltetua izan da.