2022/01/25 18:00

Tolosatzen Eskola Irekia

Tolosatzen Eskola Irekia
Topic, Tolosa

Jaume Funes aditua Tolosan izango da urtarrilaren 25ean, 'Nerabezaroa, bizikidetza eta emozioak' hitzaldia eskainiko du. Hitzaldia eskainiko du Topic-en. Hainbat gaien inguruan hausnarketa egingo du, nerabeengan fokoa jarrita, diskurtso positibo, motibagarri eta eraikitzaile batekin: etengabeko ikasketa prozesu indibiduala eta kolektiboa, aldaketara bideratutako bizitza eta bide horretan komunitateak duen papera eta garrantzia, aldaketen kudeaketa, elkarbizitza, emozioak… aldiz urtarrilaren 26an, herriko nerabe talde batekin solasean arituko da, beraien egungo kontestuan dituzten beharrak, kezkak eta bizipenen inguruko entzute saio batean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!