2022/03/23 17:00 - 20:00
TREBA gurasoak: TREBA Gurasoak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza-ekimen berria da, eta gurasoak eta interesa duen edonor hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu. Tolosako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria sailarekin batera, bi hitzaldi eta tailer bat eskainiko ditu.
Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean tailerra Donna Apellaniz adituak zuzenduko du. Martxoaren 16an eta 23an, 17:00etatik 20:00etara, kultur etxean.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?