2021/12/20 17:30
TREBA gurasoak: TREBA Gurasoak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza-ekimen berria da, eta gurasoak eta interesa duen edonor hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu. Tolosako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria sailarekin batera, bi hitzaldi eta tailer bat eskainiko ditu.
Haurrak, nerabeak eta Internet: ohiturak, arriskuak eta erabilerak. Raquel Gamito adituak egingo du hitzaldia, abenduaren 20an, 17:30ean, Topic-en.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?