Aimar Madinak irabazi du junior mailako Pablo Arsuagaren oroimenezko ziklo-kros proba

Eneritz Maiz Etxarri 2021eko abenduaren 11

Tolosa Ziklo-krosa I. Pablo Arsuaga Memoriala jokatu da, eta junior mailan Aimar Madina oñatiarra izan da lehen postuan helmugaratu dena.

Oriako Txirrindulari Eskolak azken momentuan antolatu duen Tolosa Ziklo-krosa I. Pablo Arsuaga Memoriala jokatu da Iurramediko zirkuituan. Kadete eta junior mailako txirrindularien probak jokatu dira, eta junior mailako onena Aimar Madina izan da. Atzetik, bigarren postuan, Gari Ugarte sailkatu da eta hirugarrena, Ibai Chico izan da. Azkenean, junior mailako emakumezkorik ez da atera helmuga puntutik.

Behin bi probak amaituta, Pablo Arsuagarik ez, baina bere famili osoak omenaldia jaso du sari banaketa egiten hasi aurretik. Gogora ekarri dute Pablo Arsuaga ziklo-krosean eta orokorrean txirrindularitzan erreferente bat izan zelako. Eskerrak eman dizkie familia osoari, eta bereziki, Juani Lanzeta alargunari. Oriako Txirrindulari Eskolaren izenean, Aitor Aiertza presidenteak lore sorta bat eman dio.

Lasterketa gogorra jokatu dute bi mailetako txirrindulariek, eta lokatz asko egotearekin asko gogortu zaie proba. Lehen balorazioa azkarra eginda, "gustura" geratu dira antolatzaileak.

Sailkapena

Aimar Madina Zubia: 48.42
Gari Ugarte Larrea: 49.52
Ibai Chico Izagirre: 50.27

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!