Olentzero, Mari Domingi eta Errege Magoak Gure Zirkuan izango dira

Ataria 2021eko abenduaren 10a

Abenduaren 24an eta urtarrilaren 5ean zirkuko karpara bisitak egiteko aukera izango dute herritarrek; horretarako, aurrez lortu behar dituzte gonbidapenak, Bibe plataforman.

Duela urtebeteko formatu berdina errepikatuko du Tolosako Udalak. Gabon gauean eta Errege egunaren bezperan ez da etorrerarik izango, eta beraz, Olentzero, Mari Domingi eta Errege Magoak Gure Zirkuan ikusteko aukera izango dute herritarrek. Horretarako, baina, ezinbestekoa izango da aurrez gonbidapenak eskuratzea; astelehenean jarriko dira eskuragarri, 10:00etatik aurrera, eta esteka honetan klik eginda lortu ahal izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!