Koronabirusa

Tolosarrek Emakumeen Etxean jasoko dute COVID-19aren aurkako txertoa

Ataria 2021eko abenduaren 9a

Larunbatetik aurrera, anbulatoriotik Rondilla kalean dagoen eraikinera lekualdatuko da Tolosako txertaketa gunea. 

Larunbatetik aurrera, abenduak 11, COVID-19aren aurkako txertaketa gunea anbulatoriotik Emakumeen Etxera lekualdatuko da, Rondilla kaleko atzealdera (Tolosa Erdia tren geltokiaren ondoan). Kokalekua aldatuta ere, txertaketa prozesuak bere horretan jarraituko du; beraz, orain arte bezala, hitzorduarekin joan beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!