Gizarte Zerbitzuetan hitzordua hartzeko aukera

Ataria 2021eko abenduaren 9a

Tolosako Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak herritarrak artatzeko ordutegia zabaldu du, eta astelehenetik aurrera 10:00etatik 13:00etara emango du zerbitzua, astelehenetik ostiralera, ostegunetan izan ezik.

Lehen harrera egiteko edo zalantzak argitzeko zerbitzua emango du. Gizarte Zerbitzuen sailera jotzeko beharrezkoa izango da aurrez hitzordua eskatzea, UDATEra joanda edo telefonoz deituta (010). 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!