25 urteko gizonezkoa atxilotuta Tolosako taberna batean, lesio-delituengatik

Ataria 2021eko abenduaren 4a

Artxiboko irudi bat; taberna-terraza bat ageri da. ATARIA

Ertzaintzak 25 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur, larunbata, goizaldeko lauak baino zertxobait lehenago, lesio-delitu bat leporatuta. Taberna bateko zerbitzaria kristal batekin zauritu du atxilotuak beste pertsona batekin borrokan ari zenean. Gertakariak larunbat goizaldean izan dira Tolosako taberna batean, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Tolosako taberna bateko bi bezeroen arteko borrokan zerbitzari bat zauritu dute kristal batekin, Ertzaintzaren arabera, "hautsitako botila batekin". "Lekuko batzuek emandako informazioaren arabera, establezimenduko zerbitzari batek anbulatoriora joan behar izan du eskuan ebakiak zituelako, ustez borrokan ari zenetako batek eginda", gehitu dute Ertzaintzatik.

Zerbitzaria, azkenik Asuncion klinikara eraman dute "eskuetako eta besaurreko ebakiak sendatzera".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!