BABESTUTAKO EDUKIA

Utzi zu zaintzen, gozatu bitartean

Ataria 2021ko abe. 1a, 15:00

Urtebete darama Eider Bio Estetika zentroak Gernikako Arbola lorategiko 3. zenbakian; produktu naturalekin egiten du lan, larruazala zainduz.

Hamabost urteko esperientzia dute Eider Bio Estetika zentroan. Eider Balda estetizistak Tolosako Laskurain kalean eman zituen lehen urratsak zentro berriarekin, eta duela urtebetetik Gernikako Arbola lorategiko 3. zenbakian du zabalik lokala, bere zerbitzua emateko.

Beste estetika zentroetatik bereizten duen ezaugarri bat badu Eider Bio Estetikak. Izenak dioen moduan, tratamendu guztietan produktu naturala erabiltzen du, "gorputzaren oreka eta armonia bilatuz". Produktu naturalak gorputzean erabiltzeak "onurak" besterik ez dituela esan du, "bai azalarentzat, eta baita ingurunearentzat ere".

Orain arte, bakarrik egin izan du lan Eider Baldak, baina beste langile bat hartu nahi luke, zerbitzu osatuagoa emateko. "Estetizista den norbaitek proiektua ezagutu eta nirekin lan egin nahiko balu, ateak zabalik izango ditu".

Zabala da eskaintzen duen zerbitzua. Estetika zaintzeaz gain, masajeak eta osasun terapiak eskaintzen ditu, oreka fisikoa eta bizi kalitatea hobetzen laguntzen dutenak. Bio estetikak ematen duen aukera desiratuena da hori bezeroentzat, Baldaren arabera. "Masaje eta terapia horiei esker, energia handitu, estresa gainditu eta arazo fisikoak konpondu ahal izango dituzte bezeroek", azaldu du.

Estetikari dagokionean, aurpegiko zein gorputzeko estetika zaintzen du. Aurpegiko kasuan, garbitasuna eta larruazalaren hidratazioan jartzen du azpimarra. "Bezeroaren larruazalaren arabera, tratamendu pertsonalizatuak proposatzen ditut". Aurpegia, lepoa eta eskotea higienizatu eta hidratatzen ditu, oxigenoa emanez. Horrela, azala argitsuagoa, leunagoa eta tonu uniformearekin uztea du helburu.

Gorputzeko estetika ere fin zaintzen du. Larruazaleko afekzio espezifikoak tratatzeaz gain, hainbat tratamendu eskaintzen ditu: peeling-a, gorputzeko bilgarriak masajeak barne, zelulitisaren aurkako tratamenduak besoetan, bularretan, sabelean, gluteoetan edota hanketan, eta presoterapia ere erabiltzen du, besteak beste, "astuntasuna arindu, zirkulazioa hobetu eta drainatze linfatikoa egiten da, orokorrean, gorputzeko ongizatea bilatzeko".

Depilazioan ere badu aukera. Diodo laserra erabiltzen du batetik, gizon zein emakumeentzat. Emaitza "eraginkor eta iraunkorra" lortzen du, eta "ahalik eta segurtasun handienarekin" egiten du lan, "erosotasunez eta minik eman gabe". Diodo laserra urteko edozein garaitan egin daiteke.

Bestetik, ohiko argizariarekin ere egiten du depilazioa, aurpegian zein gorputzean. Kasu honetan, Eider Bio Estetikak badu bereizgarri bat: bio depilazioa egiten du, azukre pasta baten bidez. Berak sortzen du pasta etxean, eztia, limoia eta azukrearekin. Produktu natural horren bidezko depilazioa "metodo leun eta eraginkorrenetako bat" dela ziurtatu du: "Ez da gainerako argizariak bezala hainbeste itsasten azalera, ileari bakarrik eusten dio, beraz, ez du azala narritatzen". Metodo horrekin zenbat eta gehiagotan depilatu, geroz eta ile gutxiago ateratzen dela esan du.

Horrez gain, hari bidezko depilazioa ere egiten du. Bide horretan, bekainak diseinatu eta depilatzen ditu, bekainen berezko forma mantendu eta aurpegiaren formaren arabera bekainen forma egokituz. Hariaren bidez, pasaldi bakar batean ile guztiak erabat kentzeko aukera izaten dela dio, eta kontatu duenez, bekainak "zehatzagoak eta dotoreagoak" lortzen dira. Larruazal sentikorra duten pertsonentzat teknikarik gomendagarriena dela dio.

Zerbitzu gehiago

Eskuetako manikurak eta oinetako pedikurak ere egiten ditu, azkazalak txukundu eta garbitzearekin batera. Esmalte naturalen bidez egiten ditu horiek, "azkazalek arnasa hartu dezaten". Esmalte arrunta eta erdi iraunkorra dauzka, bezeroaren gustuen arabera.

Kolore pixka bat hartu nahi duenarentzat ere badago aukera zentroan. Brontzeatuak egiten ditu, azukre kanaberarekin. Eskaintza naturala da hau ere. "Momentu batzuetarako ondo etortzen da, teknika azkarra da, kolore beltzarana lainoztatzen du azalean eta zortzi ordutara agertzen da kolorea". Gutxi gorabehera bi asteko iraupena izaten du. Gogorarazi du ez diola kalterik egiten azalari, argi artifiziala erabiltzen duten beste teknikekin alderatuta.

Esperientzia berri bat nahi duenak badu lekua Eider Bio Estetikan. "Bakoitzak bere buruarentzat denbora hartu behar du, eta gure zentroan oreka hori mantentzen eta bizi kalitatea hobetzen laguntzen dugu", dio. "Utzi zu zaintzen, gozatzen duzun bitartean, eta etorri ezagutzera".

 

Gernikako Arbola lorategiak 3, Tolosa.

943 11 90 78

Webgunea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!