Gipuzkoako idazkari nagusi izendatu dute Jose Ignacio Asensio

Ataria 2021eko azaroaren 30a

Nazionalismoaren aurrean sozialismoa aldarrikatu du Ingurumen diputatuak.

Jose Ignacio Asensio tolosarra Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusi izendatu dute. Ingurumen diputatuak Eneko Anduezaren lekukoa hartu du. Nazionalismoaren aurrean sozialismoa aldarrikatu du alternatiba moduan, «egonkortasuna eta elkarbizitzaren bermea delako». Halaber, esan du PSE «euskal ezkerra eta ezker baliagarria» dela, eta prest dagoela gobernatzeko, «ideiak, ilusioa, gogoa eta pertsonak» baititu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!