Zigor Urkiagaren hitzaldia izango da Batzokian

Ataria 2021eko azaroaren 30a

Euskal industriaren eta enpresen erronkaren inguruan ariko da

Zigor Urkiaga Eusko Jaurlaritzako proiektu estrategikoen eta industria administrazioaren zuzendariaren hitzaldia izango da bihar, Tolosako Batzokian, 19:30ean hasita. Euskal industriaren eta enpresen erronkak asko dira eta horiek aztertzeko prestatu dute Batzokiko iluntzeak hitzaldi sortaren barruan kokatzen den ekitaldia. «Garapen ekonomikoa eta garapen soziala txanpon bereko bi aldeak direnaren uste osoan gaude, eta zentzu horretan, enpresa sendoak, lehiakorrak eta lurraldean errotuak bultzatzea behar-beharrezkoa dugula sinetsita gaude. Euskal industriaren eta enpresen erronkak asko dira eta haiek aztertzeko solasaldia prestatu dugu lehen mailako gonbidatu baten eskutik», esan dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!