BABESTUTAKO EDUKIA

Amalfiko kostaldea

Erabiltzailearen aurpegia Mira Bidaiak 2021eko abenduaren 6a

Bilbotik hegaldi zuzen bat hartuz Napolira goaz. Napoli mediterraneo zaporea duen hiria da. Napoli bi egunetan ezagutu dezakegun hiria da, baino bere inguruan dauden altxorrak bisitatzeak merezi du. Capri uhartera gerturatu gintezke, Napoliko portutik ferry zuzen bat hartu dezakegu eta gero Capriko kale estuetatik galdu eta bertako haitzuloak ezagutu.

Beste egun batean Pompeia bisitatu genezake, nahitaezkoa, bertan tour gidatu bat erreserbatuta eta Vesuvio sumendiak utzitako arrastoak ikusi behar ditugu, esperientzia ahaztezina da.

Denborarekin ere Positano eta Amalfi kostako herriak ezagutuko ditugu, trenean edo itsasontziz gerturatu gaitezke. Hemen kaleetatik paseatu, bistaz gozatu eta limoncello bat edatera gonbidatzen zaituztegu.

Maiori herrira gerturatzen bazarete, Erchieko zonaldean dauden hondartzetara joateaz ez ahaztu!

Asko deskubritzeko duen zonalde zoragarri batean gaude!

 

Veronica Balda, Enara Etxeberria eta Myriam Gurrutxaga.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!