Tolosa CF-ko hemeretzi atleta gazte, Espainiako Kros Txapelketara

Ataria 2021eko azaroaren 18a

Donostiako Nazioarteko Krosean Tolosa CF-ko atleta gazteek lortutako emaitzen ondoren, hemeretzi atleta joango dira igandean Sevillan (Espainia) egingo den Espainiako Kros Txapelketara.

Donostiako Krosean, batetik, Manex Civicok lehen postua lortu zuen 18 urte azpikoetan eta Ibone Ezeizabarrena, Ane Martin eta Teresa Ibarbia, bigarren, hirugarren eta laugarren izan ziren maila horretan. Espainiako Txapelketara 16 eta 18 urtez azpiko mutil eta neskak joango dira.

Donostiako Krosean, maila absolutuan, Izaro Perurena 17. izan zen, Aitor Regillaga 27. eta Iker Martinez 70. Alebin eta infantil mailetan, Tolosa CF-ko 50 atletak parte hartu zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!