Eukene Larrarte fitxatu du Bizkaia-Durango taldeak

Ataria 2021eko azaroaren 18a

Txirrindulari tolosarra 2022 denboraldian Bizkaia-Durango taldean ariko da, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa taldearen txirrindulari izan ostean. 

Bere talde berriak azaldu duenez, Larrartek maila ona erakutsi du azken urteotan nazioarteko lasterketetan. 2021eko apirilean lehen hamar postuetan sartu zen Volta CV lasterketan (1.1 UCI). Errepideko jarduera pistarekin uztartzen du tolosarrak, eta orain gutxi pistako Munduko Txapelketan parte hartu du.

Larrartek azaldu duenez, «gogotsu nago 2022ko denboraldia Bizkaia-Durangorekin hasteko. Nire helburu nagusia errepidean nazioarteko lasterketa eta itzuli gehiago egitea da, egutegi zabalago bat, nire ezaugarrietara moldatzen diren lasterketa gehiago egiteko aukera izanez. Hau guztiak nire pistako anbizioetan ere lagunduko dit, batik bat 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetara begira».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!