BABESTUTAKO EDUKIA

Nork zaintzen zaitu zu?

Ataria 2021ko aza. 17a, 16:00

Ehun fisioterapia zentroak bere ateak zabaldu ditu Tolosan; mina murriztea helburu izanik, esperientzia atsegin eta bakarra eskaintzen dute.

"Jendeak oro har, mimatua sentitzea behar du, entzuna izatea". Hori betetzeko ardura hartu berri du Imanol Saizar fisioterapeutak, Ehun fisioterapia zentro berrian. Tolosako Agaramundu plazan ireki du, 1. behean. Mina sendatzea oinarri, esperientzia berri bat, egonaldi jator bat izateko prestatu dute zentroa.

Hemezortzi urteko esperientzia du fisioterapeuta moduan lanean. Klinikan, mutualitatean, geriatrian, kiroletan eta enpresetan aritu da urte hauetan lanean, eta hortik ikasitakoa bere zentrora eraman du. "Urte hauetan jendeak min fisikoa baduela konturatu naiz, baina horren inguruan dagoen guztia ere zaintzea komeni da", dio Imanol Saizarrek.

Laguntzeko sortu da Ehun, pertsonen arazoei erantzunak bilatu eta konponbideak aurkitzeko. "Gure ezagutzaren bidetik, ingurugiro atsegin batean, harreman pertsonalizatu eta arretatsuan oinarritzen da gure jarduera".

Arlo teknikoaz gain, beste goxotasun bat eman nahi diote bezeroari, eta, bide horretan, zerbait pertsonalizatua eta esklusiboa eskaintzeko, lokalak zerikusia duela argi du Imanolek. Orain arteko fisioterapia kliniketatik aldenduta dator lokal berria, hau da, makina asko, fisio asko, bezero asko, tinbrea, telefonoa edota fisioterapeutaren lana mozten duen hainbat kontu zaintzetik hasi nahi izan dute. Horretarako, etxeko egongelaren antz handiagoa duen lokala zabaldu dute. Detailerik txikienak mimoz zaindu dituzte: zentroaren estetika, erosotasunerako tresnak, tenperatura, lurrinak, musika, koloreak, adeitasuna, ordena edota garbiketa.

Sartzerakoan eskaintzen duten kafetxoak ere laguntzen du egonaldia bakarra izaten. Bezeroak gelara sartzean ez du makinarik ikusiko, ez orratzik, ez diatermiako aparaturik, ez tensarik, ez infragorririk, ez ezer. Egon, ordea, badaude. Tratamenduaren arabera erabiliko dira, baina bezeroa etzanda dagoenean, goxo dagoenean aterako dituzte. "Gertutasuna eta konfiantza lortzen dut bezeroarekin, eta sendatzerako garaian horrek asko laguntzen du", dio fisioterapeutak. Horregatik da fisioaren eta bezeroaren arteko harremana zaindua, gertukoa. Zentrora sartzean, fisioak zabalduko dio atea, eta bi gela dituztenez, ez da beste bezeroekin gurutzatuko. Fisioak entzun egingo du lehenik, bezeroa ulertu, eta ondoren hartuko du esku. Tratu pertsonalizatua jasoko du, esklusiboa. Bezeroak egonaldiaz gozatu eta atseden har dezan nahi dute.

Minari aurre hartzea

Deserosotasuna eta mina murriztea da Ehunen beste helburuetako bat: "Badakigu giharretako arazoen konponbidera iritsi gaitezkeela, eta horretarako eguneroko lanetan eta lanpostu jardueren gorputz mugimenduen ezagutzan eta erabileran dago ardatza". Min hartu aurretik fisioarengana joateko gomendioa egin du Ehun zentroko fisioterapeutak: "Nahiz eta minik ez eduki, ez da itxaron behar lesioa izan arte; urtean zehar fisioarenera joan eta hori ekiditeko aukera daukazu". Prebentzio hoberena minari aurre hartzea dela dio. "Gizarteak ikasi beharko luke: orain ondo nago, eta ondo egoteko, fisiorengana joango naiz".

Erabiltzen dituzten tekniken artean gehiengoa eskuen bidezkoa da eta makinen erabilera ahal den moduan murrizten saiatzen dira. "Norbait datorrenean, pertsona den aldetik, beste pertsona batek tratatzea gustatzen zaio, ez makina batek; horrela, beste goxotasun bat lortzen da, zuzenagoa da harremana, barrera hori puskatu egiten da".

Momentuz, fisioterapia zerbitzua eskaintzen ari dira, eta gerora begira pertsonaren zaintzara zabaldu nahiko luke. "Aurrera begira, beste profesional batzuk sartzeko bidea izatea espero dugu".

EHUN FISIOTERAPIA

Agaramundu plaza, 1. behea, Tolosa

633 049 474

info@ehunfisioterapia.eus

Ehunfisioterapia.eus

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!