Mezuak hodeietan Sahararaino

Naiara Roldan de Aranguiz 2021eko azaroaren 13a

mezuak hodeiak sahara kontze 1 1636810602135
mezuak hodeiak sahara kontze 2 1636810602427
mezuak hodeiak sahara kontze 3 1636810602668
mezuak hodeiak sahara kontze 4 1636810602895
mezuak hodeiak sahara kontze 5 1636810603175
mezuak hodeiak sahara kontze 6 1636810603331
mezuak hodeiak sahara kontze 7 1636810603473
mezuak hodeiak sahara kontze 8 1636810603631
mezuak hodeiak sahara kontze 9 1636810603843
mezuak hodeiak sahara kontze 10 1636810603992
mezuak hodeiak sahara kontze 11 1636810604134
mezuak hodeiak sahara kontze 12 1636810604255
mezuak hodeiak sahara kontze 13 1636810604396
mezuak hodeiak sahara kontze 14 1636810604546
mezuak hodeiak sahara kontze 15 1636810604694
mezuak hodeiak sahara kontze 16 1636810604812
mezuak hodeiak sahara kontze 17 1636810604998
mezuak hodeiak sahara kontze 18 1636810605135

Tolosaldea Sahararekin elkarteak deituta kontzentrazioa egin dute eguerdian, Tolosako Trianguloa plazan, Saharari babesa erakusteko. Aurretik, haur sahararrei bidaltzeko mezuak idazteko aukera egon da, Tolosako Trianguloan bertan. 

"Gaur, azaroak 13, duela urtebete sahararrak eta marokoarrak berriro gerrari eutsi zioten eta egun aproposa iruditu zaigu saharar herriari elkartasuna adierazteko", azaldu du Eli Eizagirrek Tolosaldea Sahararekin elkarteko kideak.

Eli Eizagirre: "Pandemiak harresi moduko bat sortu du Sahara eta Euskal Herriaren artean"

 

Nolakoa da egungo egoera sahararrentzat?

Mendebaldeko Sahara okupatuan egoera asko krudeldu da. Pentsatzen dugu urteurren honen inguruan sahararrak ospakizun batzuk egiteko pentsatzen ari zirela baina marokoar kolonoak indarrez sartu dira hainbat eta hainbat etxeetan eta garrantzitsua iruditzen zitzaigun gaur hemen elkarretaratzea egitea eta beraiei elkartasuna adieraztea.

Pandemia honen ondorioz, azken bi udaratan ez zaizkigu haur sahararrak etorri eta ondorioz proiektu asko bertan behera geratu zaizkigu. Pandemiak harresi moduko bat sortu du Sahara eta Euskal Herriaren artean eta udara aurretik Mezuak hodeietan bidaltzeko kanpaina sortu genuen, hodeiek mugarik ez dutelako eta munduan zehar bidaiatzen dutelako eta honela, Euskal Herritik Saharara hodeietan mezuak bidaltzeko aukera ikusi genuen. Udaran zehar hainbat eta hainbat mezu bidali ditugu. Baina orain, abenduaren 3an, Tolosaldetik, bidaiari batzuk joango dira Saharara eta mezu horiek eramango dituzte. Gaurkoan Tolosaldeko herritarren mezuak jasotzeko aukera egokia ikusten genuen. Horregatik egon gara 11:00-13:00 bitartean, mezu horiek jasotzen. Hodei dezente jaso dira eta pozik gaude jasotako erantzunarekin.

Umeek umeei elkartasun mezuak bidaliz.

Bai, azken bi asteotan ere ikastetxeekin harremana mantendu dugu eta irakasleak etorri dira azken bi aste hauetan eskolatan egindako mezuak ekartzera. Gaur ere ume batzuk hurbildu zaizkigu, heldu batzuk ere hurbildu zaizkigu eta Tolosaldeak eskainitako erantzunarekin pozik gaude.

Lehen aurreratu bezala, azken urtean ezin kanpamenduetara joan, baina aurten bidaia baten prestaketetan murgilduta zaudete.

Proiektu berri bat da, ibilgailuz joango gara, abenduaren 3an aterako gara. Ibilgailu hauek elkartasunez beteta joango dira, ibilgailuak mezuz beteta joango dira eta azken batean ibilgailu hauek besarkadaz beteta joango dira. Hori da oraintxe bertan behar dutena. Desertuan, errefuxiatu kanpamenduetan, egunerokotasunak monotonia sortzen die eta faltan botatzen dituzte gure bisitak, batez ere egunerokotasun horretatik ateratzeko aukera ematen dietelako. Jada haiek badakite gu bagoazela, prestatzen ari dira, ez dute ezer berezia antolatuko baina nahikoa da buruko aktibazio hori sortzeko, asko laguntzen die horrek. Helburu hori badu gure bidaiak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!