Haridun pertsonaiak Tolosako txokoetan barreiatuta

Ataria 2021eko azaroaren 13a

Titirijai jaialdia ate joka dela antzeman daiteke Tolosako kaleetan barrena. Txotxongiloak dendetako erakusleihoetan protagonista bihurtuta daude eta.

Topic eta Tolosa&Co merkatarien elkartearen arteko elkarlanari esker txotxongiloak ikusgai egongo dira atzotik hasita hilaren 29a bitarte. 

Ekimenean parte hartu duten dendak ondorengoak dira: Eskuz, Maite estetika, NZB, San Frantzisko pasealekuko belar-denda, Enmarcaciones Tuduri, Le True, Xama, Multiópticas, Elkar liburu-denda, Ponpox oinetakoak, Solbes Gourmet, Emeeme, Muñazabal, BaB, Josune ile-apaindegia, Argizti optika, Aralart dekorazioa, Saberri, Imanna, Inkernu, Urubi, Xirimiri, Mauka, Berezi, Zunzu eta Rainbow.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!