Herritarrek udalean egin dezakete ibilgailuaren helbide aldaketa

Ataria 2021eko azaroaren 12a

Tolosako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du Trafiko Zuzendaritza Nagusiarekin, eta aurrerantzean ibilgailuen helbide aldaketa Tolosan bertan egin ahal izango da, Probintziako Trafiko Buruzagitzara joan gabe.

Tolosako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du Trafiko Zuzendaritza Nagusiarekin. Ondorioz, dagoeneko herritarrek udalean egin dezakete ibilgailuaren helbide aldaketa, Probintziako Trafikoko Buruzagitzara joan beharrik gabe. Aldaketa egiteko nahikoa izango da interesdunek ibilgailuaren nortasun-agiria eta dokumentazioa Udaten aurkeztea. Horrez gain, telematikoki ere egin ahal izango da izapidea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!