2021/11/21 07:30
Txangoa Iparraldera izango da. Lapurdin eta Behe Nafarroan ibiliko gara. Garralda (470 m.) eta Urtsumendi (678 m.) mendiak igoko ditugu. Eta eguraldiak laguntzen badu, ikuspegia zoragarria izango da. Kantauri itsasoa eta pirineotako hainbat mendi ikus ahal izango dira. 20,7 kilometro, sei ordu t'erdiko ibilaldia. Bazkideek 13 euro eta bazkideek 15 euro. Informazio gehiago eta izena emateko 3 aukera: alpinouzturre.eus , info@alpinouzturre.eus helbidera oharra bidaliz edota 943 65 27 89 telefonora deituz.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?