Txotxongiloak erakusleihoetan

Ataria 2021eko azaroaren 11

Iaz ere txotxongiloak jarri zituzten erakusleihoetan.

Topic eta Tolosa&Co merkatarien elkartearen arteko elkarlanari esker txotxongiloak jarriko dituzte herriko hainbat erakusleihotan ostiraletik hilaren 29ra bitarte. 

Azken urteetan egin bezala aurten ere txotxongiloak jarriko dituzte Tolosako hainbat dendatako erakusleihoetan Topic-en dauden txotxongiloei ikusgarritasuna eman asmoz.

Bestalde, larunbatean, hilak 13, Hari batetik zintzilik emanaldia eskainiko du Topic-ek 18:30etik aurrera. Aurretik, 17:30ean, familiei zuzendutako tailer bat eskainiko dute. Ikuskizuna familia osoari zuzenduta dago eta hitzik gabea da. Alemaniako Usedomeko Kleinkunstfestival-ean ikuskizun onenaren saria jaso zuen 2017an eta Italiako Arezzoko Briciole di Fiabe eta Florentziako In Fonte Veritas jaialdietan 2018an. Sarrerak Topictolosa.com helbidean erosi daitezke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!