Gehigarria: etxebizitza

Modernitatera egin du salto

Tolosaldeko Ataria 2021ko aza. 24a, 09:50

1998an ireki zituen ateak Antenas Tolosak. 25 urte hauetan antena parabolikoen instalazioarekin jardun izan da, baina beste hainbat lan ere izan ditu nagusi: telebistako zirkuitu itxia; telebistako instalazio zaharren eguneraketa; eta marka guztietako atezain automatikoak eta bideoatezainen instalazio eta konponketak, besteak beste. Orain, modernitatera salto eginez, Digi telefonia mugikorreko eta Interneteko hornitzailea gehitu zaio zerrendara Antenas Tolosari.

 

«Jendeak geroz eta gutxiago ikusten du telebista antenaren bitartez, eta orain Interneteko beste aukera hori dago mahai gainean. Beraz, halako zerbait gehitu eta sartu nahi genuen enpresan, beste berrikuntza bat», azaldu dute Antenas Tolosako langileek. Azkar iritsi zitzaien berrikuntza hori enpresara, eta bi aldiz pentsatu gabe aurrera egitea erabaki zuten. Izan ere, eskualde osoan Digi konpainiaren zerbitzua aurkitu eta kontratatu daitekeen leku bakarra da Antenas Tolosa.

Digi telekomunikazio konpainia da, Internet nahiz mugikorreko tarifa desberdinak eskaintzen dituena; biak batera edo bakarka kontratatzeko aukera ematen du, gainera. Mugikor eta fibra bidezko 20 konbinaketa baino gehiago ditu aukeran, eta horiek guztietatik pack ezagunenak bi direla azpimarratu dute: alde batetik, hilabetean 30 euroren truke eskaintzen dituen mugikorreko 8GB dei mugagabeekin batera, gehi Interneteko 300 mega; eta beste alde batetik, hilabetean 36 euroren truke eskaintzen dituen mugikorreko 12GB dei mugagabeekin batera, gehi Interneteko 1GB. Horrez gain, eskaintza pertsonala sortzeko aukera ere ematen duela kontatu dute: «Konbinaketak arazorik gabe egin daitezke, zure behar edo nahiaren arabera». Etxebizitza, komunitate edota enpresei zuzendutako tarifak dira, hain zuzen, edozein konpainia dutelarik. Gainera, seinalea iristen den herri guztietan jarri daitekeela jakinarazi dute.

«Antenas Tolosan eskaintzen dugun zerbitzua ez dago mugatuta. Eskualdean eta Gipuzkoan ez ezik, beste eskualde edota lurraldetan ere egiten dugu lan. Horretarako arazorik ez dugu Antenas Tolosan».

  • Helbidea: Iurre Auzoa, 15 (Tolosa)
  • Telefono zenbakia: 943 67 12 31
  • Emaila: Antenastolosa@gmail.com

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!