Internetari dagokionez, giga bateko abiadura duen zuntza du. «Kable berriak jarri ditugu, eta ondorioz, konexio simetrikoa eskaintzen dugu, abiadura handiagoan, beraz», azaldu du Imanol Paredes Tolosako Euskaltel dendako arduradunak. Tolosan dagoeneko kableatu berria duen instalazioa egina du Euskaltelek, eta orain Ibarran ari dira, bertako bezeroekin. «Laster, herri guztietara zabalduko dugu, eta horri esker, gailu gehiago batera konektatzeko eta bakoitza abiadura handiagoan joateko aukera izango da. Esaterako, aldi berean egon gaitezke telebistan film bat ikusten, tabletean bideoak erreproduzitzen eta ordenagailuan telelana egiten, inolako etenik gabe».
Internetaren kalitatea eta abiadura garrantzitsua den bezala, berebizikoa da horren irismena, eta horretarako irtenbidea bezeroen eskura jartzen du Euskaltelek: wifi mesh. «Etxeko txoko guztietara Internet ondo iristeko teknologia berria da. Orain arte errepikagailuak jartzen genituen entxufeetan sarea zabaltzeko, baina, gailu berriak etxeko kableatu guztia hartu eta wifi sare bat sortzen du. Hala, edozein puntutan wifia eduki ahal dugu, abiadura handian». Paredesek zehazten duenez, hori bereziki egokia da etxe handia edo luzea duenarentzat. «Gainera, router-a bera ere hobetu egin dugu, azken teknologiako gailuak dira, eta asko nabari da hobekuntza».
Telebistari dagokionez, Deko 4K berriarekin dator Infinity paketea, eta horri esker, aukerak biderkatu egiten dira. Android TV du integratua eta baita Chromecast ere, eta horrek edozein telebistan Interneterako sarbidea izatea ahalbidetzen du. Euskaltelek Dekoaren barruan zerbitzu ugari ematen ditu, telebista interaktibo egiteko. «Telebistan ematen ari diren edukiak beste une batean ikusteko edota programa jakin bat grabatzeko aukera adibidez. Horrekin batera, Netflixekin eta Amazonekin hitzarmenak ditugu, eta hartzen dugun paketearen arabera, streaming bidezko zerbitzu horiek ere sartzen dira, urtebetez doan».
Sakelako telefonoetan gorenera
Bestalde, sakelako telefonoetan gorenera iritsi direla baieztatu du Tolosako dendako arduradunak: «Urteetan gigak eta deiak batzen eta gehitzen joan gara, eta esan daiteke gorenera iritsi garela. Izan ere, Infinity-rekin dei eta giga mugagabeak eskaintzen ditugu. Horrek esan nahi du mugikorra une oro konektatuta izan dezakezula, gigak bukatuko zaizkizunaren kezkarik izan gabe».
Imanol Paredesek azaldu duenez, zerbitzuen inguruan galdetuz joaten direnean Infinity eskaintzen diete: «Kontzeptu guztia barnebiltzen du, eta 55,90 euroko prezio finkoan eskaintzen dugu, hau da, ez da hilabete batzuetan prezio bat eta ondoren beste bat, baizik eta urte osoan prezio berbera mantentzen da. Telefono finkoa deiekin, Internet, telebista eta bi mugikor ditu paketeak, eta mugikorreko linea gehiago behar dituenarentzat %50eko deskontua daukagu». Beste aukera bat ere badu Euskaltelek, lehen sei hilabeteetan 29 euro ordaindu, eta ondorengo hilabeteetan 69 euro ordaintzea.
Kontuan hartzekoa da egin beharreko instalazioa doakoa dela, eta hilabete batez K Laguntza deiturikoaz gozatzen dutela bezeroek, edozein zalantzarekin laguntzeko, matxurei aurre egiteko edota sakelako berria doan konfiguratzeko. Aste bat baino gutxiagoan teknikariek beharrezko guztia instalatzen dute, eta ordutik aurrera prest dago Infinity, etxean zerbitzu guztiez gozatu ahal izateko.
Denda, herritarren beharretara
Tolosaldeko Euskaltelen denda Tolosako San Frantzisko pasealekuan dago. «20 urte baino gehiago dira bertan kokatu zenetik, eta laster, itxura berritua izango du, aurrez aurreko arreta irekiagoa eta gertukoagoa izateko». Hori baita, hain justu, dendaren eta Euskaltelen helburua Paredesek dioen moduan: «Gertutasuna eskaintzea, baina, beti ere, XXI. mendean eta azken teknologia oinarrian dugularik».
Dendara doan jendea, hein handi batean, «betiko jendea» izaten dela nabarmentzen du. «Mugikorrarekin edo bere zerbitzuekin zalantzaren bat argitzera datorrena edo zerbitzu gehigarri bat jarri nahi duena. Guretzat pertsonak dira, eta ez zenbaki hutsak. Guk saldu egiten dugu, bai, baina, horrekin batera, zerbitzua emateko eta bezeroei edozertan laguntzeko gaude. Gourmet salmenta deitzen diogu, gure nortasunaren parte da, eta irizpidearekin eta kalitatearekin saltzean datza». Ezaugarri hori da Paredesen arabera, Euskaltel besteengatik bereizten duena, «bezeroekiko gertutasuna eta tratua».
Horren adibide jarri du, esaterako, pandemia garaian emandako zerbitzua. «Denda zabalik mantendu genuen bakarrak izan ginen, eta gure bezeroek gugana etorri ahal izan zuten edozein arazo konpontzeko. Gure egiteko modua da, eta hori mantentzea berebizikoa da guretzat». Bereziki, pertsona helduek edota hizkuntzarekin hain ondo moldatzen ez direnek eskertzen dutela dio. «Laguntzeko norbait izatea oso garrantzitsua da, eta gure dendara etorriz gero, edozein zalantza argitu dezakete. Denda zerbitzuak kontratatzeko gune bat baino gehiago da, gure bezeroei arreta eta laguntza, gertutasunez eskaintzeko txokoa da. Beti dugu tartea bezeroei behar duten horretan laguntzeko».
- Denda: San Frantzisko pasealekua, 19 (Tolosa); 943 57 24 57
- Webgunea: Euskaltel.com