Gehigarria: etxebizitza

Mugikortasun arazoa dutenentzat etxebizitza seguruak eta irisgarriak sortzen

Ataria 2021ko aza. 19a, 09:50

Etxebizitzak seguruak eta irisgarriak izan daitezen egiten du lan Solumobel enpresak. Altzari egokituak eskaintzen dituzte, bereziki, mugikortasun arazoak dituztenentzat zein adinekoentzat. Horrela, bizi kalitatea hobetzeko alternatibak aurki daitezke: gehienbat etxeko erreformak egiten dituzte, sukaldeak, armairuak, ate eta leihoak, bainugelak edota lurra.

Altzari teknologikoak dira beraien bereizgarri. Irisgarritasuna lortze aldera, alturara egokitzen diren altzariak eskaintzen dituzte, motorizatuak nahiz eskuzkoak. Adibide batzuk jartzearren, armairu egokituak, mugikortasun arazoei aurre egiteko esekitoki motordunak edo eskuzkoak dituztenak, edota sukalde egokituak, gurpildun aulkitik edo altuera ezberdinetatik lan egin ahal izateko armairuko jasogailu, mahai edo apal mugikorrekin.

Leiho eta ateekin ere egiten dute lan, lurzoruaren maila berean jarrita, oztopo arkitektonikoak saihesteko. Etxe osoa inongo arriskurik gabe aprobetxatzeko aukera ematen du horrek, segurtasunez autonomia irabaztekoa.

«Horrekin guztiarekin, etxeko segurtasuna eta erosotasuna bilatzen ditugu, izan ere, azken batean, soluzio integrala eskaintzen dugun aroztegi bat gara», adierazi du Jon Telleria Solumobeleko arduradunak. «Gehienbat sukaldeak eskatzen dizkigute eta gure altzariei esker, beste segurtasun bat lortzen dute etxean; bai bertan bizi direnek eta baita ingurukoek ere. Izan ere, beti duzu kezka armairuko azken platera jasotzeko aulkira igo eta eroriko ote zaren, bada, aulki hori erabili behar izan ez dezazun prestatzen ditugu altzariak», gehitu du.

Kanporantz atera daitekeen armairua izan daiteke irtenbideetako bat; sistema berritzailea da. Erabilera erraza, biltegiratutako objektuetara irisgarritasun hobea, ikusgarritasun hobea eta sarbide azkarra eskaintzen ditu. Armairuan gordetzen den edukia erabiltzailearengana modu errazean hurbil daiteke mugimendu bakar batean, aurrera eta behera mugituz. Sukaldeko gaina ere, nahi den altuerara egokitzen dela jarri daiteke, errazago lan egiteko. Horrela, erabilgarritasun praktikoa eta diseinu bikaina uztartzen dituzte.

Janaria prestatzeko

Modu seguruan janaria prestatu ahal izateko ere badu eskaintza Solumobelek: bitrozeramikentzako sentsore inteligentea. Horri esker, etxeetako suteen sorburu nagusia ekidin daiteke. Segurtasun sistema horrek aurreikusi egiten du sukaldea noiz den segurua eta noiz ez, tenperaturak igoera arriskutsu bat izaten badu alarma bidez seinale bat igortzen du lehenbizi eta bitrozeramika automatikoki itzaltzen du gero, bereziki, erabiltzailea bitrozeramikaz ahaztu den momentuetan.

Esperientzia handiko gazte talde bat dago Solumobelen atzean, talde ekintzailea, ergonomia adituen gomendio zorrotzenekin lan egiten duena. Horrela, bezero bakoitzaren beharretara egokitzen dira, espazio bakoitzerako soluzio eroso eta seguruak sortuz. Funtzionaltasuna bilatuz, lantzen dutena erakargarri egiten saiatzen dira. Behar eta nahietara egokitutako muntaketak egiten dituzte, diseinutik hasita. Bezeroarekin bere etxean elkartu, beharrak identifikatu eta aurretiko esperientzietan oinarrituta, soluzioak bilatzen dituzte, aholkuak eman eta proiektu pertsonal bat sortuz. Ekoizpen baliabide espezializatuen laguntza dute, bai diseinuan, bai dimentsioetan, neurrira egindako soluzioak eskaintzeko. Eta taldeak duen azkartasun eta profesionaltasunarekin instalatzen dute guztia. Behin amaituta, erreferenteak dira salmenta ondorengo eta mantentze lanetako zerbitzuan.

Eskaintzen dutenaz gehiago jakiteko Solumobel.com webgunea bisitatu daiteke. Eta gainerakoan, Apattaerreka 1 industrialdean aurki daitezke, Tolosan. Arlo honetan, mota horretako lanak egiten dituen enpresa bakarra da inguruan: «Guk erabiltzen dugun teknologia Suediatik dator eta gu gara Espainia iparraldean komertzializatzera iristen garen enpresa bakarra».

  • Helbidea: Apattaerreka 1 (Tolosa)
  • Telefono zenbakia: 623 410 242
  • Sare sozialak: solumobel (Facebook) eta solumobel (Instagram)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!