Gehigarria: etxebizitza

Familien babesleku

Ataria 2021ko aza. 17a, 09:50

Tolosako Nafarroa etorbidean kokatuta dagoen bulegoan aseguruak saltzeaz gain, bezeroarekiko duten konfiantza, gertutasuna eta arreta lehenesten dituzte Mapfren.

35 urte baino gehiago dira Mapfre tolosarren zerbitzura dagoela Tolosako bulegoan, baina Nerea Gonzalez eta Maitane Agirre dira 2012. urteaz geroztik bertako egunerokoan ardura daramatenak. Euren jarduera nagusia aseguruak saltzea bada ere, bezeroarekiko tratua eta arretari ematen diote garrantzi gehien.

Arreta pertsonalizatua eskaintzen dute, gertukoa eta konfiantzazkoa. Hori da Mapfre gainontzeko aseguru etxeetatik bereizten duena. Izan ere, aseguruen mundu zabalaren barnean, bezeroak dira euren lehentasuna, eta horiek zaintzea da haien helburua. Bezero bakoitzak duen arazo eta zalantza guztiak argitzeko prest egoten dira, eta horren aurrean, beharrezko laguntza eskaintzen dute. Denbora hartu eta informazio osoa eskaintzen dute, edozein arazo edo zalantzaren aurrean irtenbide egokienaren bila.

Arlo askotako aseguruak lantzen badituzte ere, familiei bideratutako etxebizitza aseguruak dira nagusi. Hain zuzen, etxean sortu daitekeen edozein arrisku edo arazo konpontzen saiatzen dira Mapfren. Horretarako, ohiko estaldurez gain (sutea, kalte elektrikoak, ur isuriak, erantzukizun zibila...), gaur egungo beharrei erantzun egokia emateko estaldura berriak ere badituzte; horien artean daude arrisku orotariko estaldura edota arrisku teknologiko orotariko estaldura (gailu elektronikoen galera). Gainera, edozein ezustekoren aurrean, Mapfrek 24 orduko zerbitzu eta gremio propioak eskaintzen ditu: sarrailagilea, iturgintza, igeltseroa, margotzailea eta argiketaria, besteak beste. Azkartasun osoz arazoa konpontzen saiatuko dira. Izan ere, premiazko eskaera baten aurrean, horiek guztiek bi ordu baino gutxiagoko denboran azalduko dira arazoa dagoen lekura, eta sarrailagilearen kasuan, hogei minututan.

Tolosako Mapfrek eskaintzen duen zerbitzu eta arretari esker, bulego desberdin bat izatea lortzen du. Bertan jaso ahal izango dira edozein familien nahi, behar eta neurrira egindako aseguruen inguruko informazio osatu eta profesionala.

  • Helbidea: Nafarroa etorbidea, z/g (Tolosa)
  • Telefono zenbakia: 943 65 38 35
  • Webgunea: Mapfre.es
  • Emailak: gonzan@mapfre.com eta maitagu@mapfre.com

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!