Haur liburutegia zabalduko dute bihar

Ataria 2021eko azaroaren 9a

Pandemia dela eta itxita egon ostean, bihar irekiko dute berriz ere, Tolosako haur liburutegia. Errota eraikina astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 17:00etatik 20:00etara.

Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik 0-16 urte bitarteko haur eta gazteentzat.  Besteak beste, mailegua eta liburutegien arteko mailegua, informazioa, erreprografia, Komikiteka, hemeroteka, bideoteka eta fonoteka, Internet, ofimatika eta wifi konexioa eta ekintzetarako gunea eskaintzen dituzte bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!