Olaizola II.aren Tolosako azken partida, ZUZENEAN!

Ataria 2021eko azaroaren 8a

Ataria Irratiak zuzenean eskainiko du Aimar Olaizolaren azken partida, Beotibarren, 16:30ean hasita. Jaialdia Jaka eta Artolaren arteko lehiarekin hasiko da, lau eta erdian. Ondoren etorriko da arratsaldeko momentu bereziena. Goizuetarrak Mariezkurrena II.arekin osatuko du bikotea, eta aurrean Bengoetxea VI-Albisu izango ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!