Gabonetako azoka berezian postua jartzeko izen ematea zabalik da

Ataria 2021eko azaroaren 5a

Abenduaren 18an Tolosako Plaza Zaharrean eta Alondegian izango da Gabonetako azoka berezia, eta bertan postua jarri nahi dutenek izena eman dezakete.

Tolosako Plaza Zaharrean eta Alondegian izango da abenduaren 18an Gabonetako azoka berezia eta zabalik dago bertan postua jartzeko izen ematea. Postua ipintzea doakoa izango da, Tolosako Udalak jarriko ditu postuen muntaiarako beharrezkoak diren elementu eta mahaiak. 

Ondorengo elikagaiak ekoiztu edo saltzen dituzten pertsona fisikoek, pertsona juridikoek edo ordezkari legalek egin dezakete eskaera: ahate produktuak, gazta eta esnekiak, eztia, kontserbak, hestebeteak edo odolkiak, ardoa eta likoreak, gozogintza, haziak eta landareak, beste batzuk…

Izena emateko azken eguna azaroaren 21a izango da. Eskaera egiteko oinarriak eta eskabideak aurrez aurre UDATEn edo erregistro elektronikoaren bidez Tolosako Udalaren webgunean egin daitezke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!