Izapideak egiteko makina jarri du udalak Usabal kiroldegian

Ataria 2021eko azaroaren 3a

Kiroldegiko sarreran jarri da bulego automaizatu berria, herritarrei izapideak egiteko aukera zabaltzeko helburuarekin.

Tolosako Udalak izapideak egiteko makina berria ipini du Usabal kiroldegian. Kiroldegiaren sarreran dago kokatuta eta herritarrei izapideak egiteko aukera zabaltzea eta ordutegi guztietara moldatzea da udalaren nahia, herritarren eta udalaren arteko harremana errazagoa eta arinagoa izan dadin.

Besteak beste, honako izapideak egiteko aukera dute herritarrek: errolda ziurtagiriak eskuratu, ordainagiriak ordaindu, horien kopiak eskuratu, ordainketa gutunak eta isunak ordaindu edo espedienteak kontsultatu.

Kiroldegiko bulego automatizatuan ez ezik, UDATEn dagoen izapideetarako makinan edo telematikoki ere egin daitezke izapideak. UDATEn, gainera, aurrez aurreko zerbitzua ere eskaintzen da edozein tramite egiteko, astelehenetik ostiralera 7:15eatik 14:15eara; ostegunetan, 19:00ak arte. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!