OLERKIA

Malekoitik

Erabiltzailearen aurpegia Igor Estankona 2021eko azaroaren 5a

Non dira koordinadorakoak

kontseilukoak

asanbladakoak?

«Cuba será libre, MSI»

dio pintaketak Tolosan,

zezen plazatik gertu jotzen duen lekuan

errekako haizeak malekoitik.

 

Eta inork ez du ezabatu, aizu.

 

Eta zergatik jarri behar dute

anticastistrek 'in spanish'

euskara hutsezko gure

kartel bakanetan?

 

Ingelesa izango al da orain

gure lingua franca, erdal hiztunek

ezarria?

 

Berriro berrogeita hamazortzia

etorriko al da?

 

Eguzkia ez dadila behintzat bonbila bat izan

edo bizitza publizitate kanpaina bat

edo zure tabakoa mila esker

edo NBAko play off-ak Granmako titularretan

edo Burger King bat Habana Zaharrean

edo Ernesto Guevara 'Che'rik gabe

edo Guantanamo guantanamera gabe

edo Sierra Maestra ikasle gabe

edo Cienfuegos itzalita

edo Hasta la victoria siempre Coca-Cola.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!