BABESTUTAKO EDUKIA

Bordele, egun bat bizikletan

Erabiltzailearen aurpegia Mira Bidaiak 2021ko aza. 8a, 07:57

Bordele, Euskal Herritik gertu dagoen hiria da, benetan polita, Paris txikia bezala ezagutzen da. 2.007an Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen bere «hiri eta arkitektura multzo paregabeagatik».

Bizikletan ibiltzeko aukera ematen du, ibilaldi lasaiak, Garona ibaiko kaietan zehar edo hiriko erdigunetik barrena. Ibaiaren beste aldera gerturatu gaitezke Napoleonen zubitik pasata eta bertan Darwin-eko ekosistema urbanoa aurkituko dugu, bere skatepark estaliarekin eta bertako saltoki mota desberdinak ezagutuz. Etxeko gazteekin joaten bazarete ezagutu beharreko tokia da!

Bazkaltzeko ordua iristen denean ibaiaren alboan dauden lorategietan take away-ko postu batean janaria erosi dezakegu. Igandeetan tope egoten dira eta mota desberdinetako jakiak daude. Eta zer onak, gainera!

Paseotxoa bukatzen dugunean bizikletak utzi eta Le Miror D´eau monumentutik pasako gara, bertan zapatilak kendu eta oinutsik uraren artean ibiliko gara.

Azkenik, Saint Michele plazan dagoen azokara gerturatuko gara, egunero azoka ezberdinak daude, baina igandeko azokan benetako altxorrak aurkitu ditzakegu.

Eta ez ahaztu Canele izeneko gozo tipikoa jatea, gure gomendioa Ron&Vainillakoa dastatzea da eta Bordeleko ardoa ere, noski!

Hiriak beti izugarrizko giroa izaten du. Gozatu!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!