340 bazkaltiar inguru elkartu dira Larramendin

Ataria 2021eko urriaren 30a

Tolosako Larramendi auzoko j 2 1635612860389
Tolosako Larramendi auzoko j 1 1635612860002
Tolosako Larramendi auzoko j 3 1635612860758
Tolosako Larramendi auzoko j 4 1635612861115
Tolosako Larramendi auzoko j 5 1635612861534
Tolosako Larramendi auzoko j 6 1635612862051
Tolosako Larramendi auzoko j 7 1635612862429
Tolosako Larramendi auzoko j 8 1635612862795
Tolosako Larramendi auzoko j 9 1635612863197
Tolosako Larramendi auzoko j 10 1635612863557
Tolosako Larramendi auzoko j 11 1635612863925
Tolosako Larramendi auzoko j 12 1635612864400
Tolosako Larramendi auzoko j 13 1635612864909
Tolosako Larramendi auzoko j 14 1635612865263
Tolosako Larramendi auzoko j 15 1635612865605
Tolosako Larramendi auzoko j 16 1635612865960
Tolosako Larramendi auzoko j 17 1635612866333
Tolosako Larramendi auzoko j 18 1635612866672
Tolosako Larramendi auzoko j 19 1635612867011
Tolosako Larramendi auzoko j 20 1635612867367
Tolosako Larramendi auzoko j 21 1635612867712
Tolosako Larramendi auzoko j 22 1635612868116

Larramendi auzoko festak ospatzen ari dira, eta eguraldiak ez badu lagundu ere, auzotarrek festarako gogoa dutela erakutsi dute.

Gaurko ekitaldi nagusienetakoa bazkaria izan da. 340 pertsona inguru elkartu dira plazan jarri dituzten karpetan bazkaltzeko. Bakoitzak bere jatekoa eraman behar zuen eta izena emandako zenbait agertu ez badira ere, prestatutako mahai eta aulki guztiak erabili dituzte. Gainera, Gau Beltza ere ospatzen ari dira Larramendin, eta jende ugari mozorrotu da, batez ere haurrak.

Magiarentzako ere lekua izan da bazkalostean, eta besteak beste, mahaiz mahai ibili dira magoak, beraien magia erakutsiz eta bazkaltiarren txaloak jasoz. Gaur bertan bukatuko dira bi egun iraungo duten festak, eta antolakuntza taldeko Iker Goyak balantze positiboa egiten ari direla esan du: "Jendearen erantzuna bikaina izaten ari da, bai parte hartzeko eta baita laguntzeko ere. Umeak ere gustura ikusi ditugu. Goizean tailerrak zeuden haurrentzako eta goizeko hamaiketako haur dezente zeuden eta gogoz parte hartzeko. Oso gustura gaude festak nola doazen ikusita". Iaz ez ziren egin festak eta aurten berriro antolatzeak auzo giroa sortzeko aukera ematen duela dio Goyak: "Auzo gaztea da, betidanik hori esaten ari bagara ere, baina orain dela gutxi ere etxebizitza bloke berri bat bukatu da eta bertara jendea joan da bizitzera. Gaur jende gazte asko elkartu da bazkarian, haur asko ere, eta hainbeste jende elkartzeak ilusioa pizten du".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!