Hiribusaren zerbitzu berezia hilerrira joateko

Ataria 2021eko urriaren 29a

Igandean eta astelehenean hilerrira joateko autobus zerbitzu berezia jarriko du Tolosako udalak. 

Urriaren 31n eta azaroaren 1ean, Santu Guztien Egunaren harira, hilerrira joateko Hiribusaren zerbitzu berezia eskainiko du Tolosako Udalak. Autobusak musika eskola paretik abiatuko dira, 45 minuturo, hilerrira joateko. Kanposantura bidean, sei geldialdi egingo ditu: San Frantzisko eliza parean, geltokian, Berazubin, Iurramendiko biribilgunean, kiroldegi parean eta Amarozen. Kontrako noranzkoan, autobusak geldialdi hauek egingo ditu: Iparragirre, Bizkaia kalea, J.A. Irazusta eta Trinkete.

Urriaren 31n, goizez 10:30ean hasiko da zerbitzua, eta azken autobusa 13:15ean irtengo da hilerritik. Arratsaldean, berriz, 16:30ean egongo da hilerrira joateko lehen autobusa eta 18:30ean hilerritik itzultzeko azkena.

Azaroaren 1ean, aldiz, goizean 09:00etatik 12:45era irtengo dira autobusak hilerrira, eta arratsaldean 15:00etatik 18:00etara.

Segurtasuna bermatzeko, hilerrira sartzean eskuak desinfektatu beharko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!